• español
  • euskara
  •  
  • Ir a RSS
  • Disminuir el tamaño de Texto
  • Aumentar el tamaño de Texto

eskolaz kanpoko iharduerak

Eskolaz Kanpoko Ekintzen helburu nagusia euskararen erabilpenean eragitea da, haurren artean euskarazko harremanak bultzatzea eta euskara bere arlo ludiko eta ez-formalean erabiltzea.

Helburu honetaz gain bestelako hauek ditugu kontutan:

  • Haurrek bere denbora librea bide konstruktibo eta emankor batez bizitzea.

  • Modu dibertigarri batez beren gustuko dituzten gaiak jorratu eta horietaz ikastea.

  • Elkarlana eta parte-hartzea bultzatzea kultura, kirol eta jolas-jarduerak burutuz. Bizikidetasuna suspertzea, arau, ordutegi, material eta instalazioekiko begirunea landuz.

Azken finean, heziketa alor ezberdinetan bultzatu nahi dugu: hizkuntzaren aberastasunean, kirolaren bidez osasuna landuz eta berdintasunean eta elkartasunean oinarrituriko balore hezikidetzaileak suspertuz.

Iharduerak Sanduzelai 2015/2016

GORPUTZ ADIERAZPENA (Haur Hezkuntzako 2. maila)

Helburu nagusia honako hau da: haurren espresatzeko gaitasuna garatzea bereziki gorputz jarreran sakonduz, jolasen bidez. Honetarako, ipuinak tresna gisa erabiliko ditugu.

MUSIKA (Haur Hezkuntzako 2. eta 3. maila)

Musikaren munduak eskaintzen duena ezagutzen hastea da helburua. Musikarekin lehen kontaktua izanik musika espresioa lantzea eta sentsibilitate musikala lantzea dira helburu nagusiak.

DANTZA (Haur Hezkuntzako 2. mailatik aurrera)

Gure herriko folklorearen ezagutzan garrantzi handia dute euskal dantzek. Helburua haurrek bere herriaren kultura propioa ezagutzea dantza herrikoien bidez. Adinaren arabera dantza desberdinak ikasiko dituzte.

ESKULANAK (Haur Hezkuntzako 3. mailatik aurrera)

Haurren gustuko diren proposamenak landuko dira, birziklatzearen garrantziaz jabetu daitezen saiatuko garelarik. Adinaren arabera zailtasuna handituz doa.

POLIEKINTZA (Haur Hezkuntzako 3. maila)

Ipuina abiapuntutzat hartuz, dantza, musika, literatura, antzerkia eta arte plastikoa lantzen dira. Haur txikienentzat pentsatuta, hurrengo zikloan ekintzak aukeratzean diziplina guztien ezagutza lagungarri izango dute.

IRRISTAKETA (Haur Hezkuntzako 3. mailatik aurrera)

Ariketa eta joko anitzetan oinarrituta, haurrak entretenitzeaz gain, kirol honen oinarrizko arlo teknikoak irakasten zaie.

JUDO (Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera)

Kirol honi hurbiltzea da helburu nagusia. Psikomotrizitateaz gain, malgutasuna, erresistentzia eta indarra ere garatuko dira.

TRASTE NAHASTE BORRASTE (Lehen Hezkuntzako 1. maila)

Ekintza honen helbururik nagusiena haurren sormena eta irudimena lantzea izango da. Horretarako, sormen teknika ezberdinak landuko ditugu (musikaren laguntzaz, antzerkia eta erlaxazioa, eraikuntza jokoak, material birtziklatuei erabilpen ezberdinak bilatu, zentzumenak experimentatu e.a.

HAIZEBERR I(Haur Hezkuntzako 3. maila eta Lehen Hezkuntzako 1. maila)

Mota askotako jarduerak proposatuko ditugu haien irudimena eta sormena landuz: globoflexia, paperoflexia, eskulan dibertigarriak, magia truku eta esperimentu errazak,…

ERRUGBY TAG (Lehen Hezkuntzako 1go mailatik aurrera)

'Errugby Tag'-a, kontaktu fisikorik gabeko ohiko Errugbiaren aldaera bat da. Honek kirol arina eta dibertigarria bihurtzeaz gain, neska zein mutilentzat egokia izatea ahalbidetzen du. Begirunea eta konpromisoa errugbiaren oinarriak dira. Irakaskuntza metodologiak jolasa, ongi pasatzea eta banan-banako arreta eskaintzea ditu oinarri.

ROBOTIKA (Lehen Hezkuntzako 1go mailatik aurrera)

(Lego teknikarekin) Taldeka, eta ilusioa, sormena, ingenioa eta irudimenaren bidez,  robotak planteatzen dituen erronka guztiak gainditzea lortuko dituzte.

MUGI MUGI (Lehen Hezkuntzako 1. 2. eta 3. maila)

Jolas predeportiboak egingo ditugu kirol zehatz batzuekin tartekatuz. Adin honetako psikomotrizitate gaitasunetan oinarrituta aukeratuko ditugu kirolak.

SUKALDATZEN (Lehen Hezkuntzako 1go mailatik aurrera))

Errezeta erraz eta gozoak landuko ditugu. Sukaldaritzaren bitartez haurrek sormena, psikomotrizitate fina eta material ezberdinen erabilpen egokia, ordena eta txukuntasuna... lantzen ditugu. Elikadurari lotutako ohitura osasuntsuak landuko ditugu.

FRANTSES A(Lehen Hezkuntzako 1go mailatik aurrera)

Ikasleak, modu dibertigarri eta jolasen bitartez, hizkuntz hau ezagutuko dute. Biurdana Institutuan hautazko ikasgaia izaten da.

XAKEA  (Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera)

Bere ezaugarri ludiko eta intelektualei ezker, ikasleek buruko trebetasun anitzak garatzen dituzte (sormena, arreta, irudimena, pentsamendu abstraktua, analisia, …). Aldi berean, errespetua, arauak betetzea, iraunkortasuna, irabaztean eta galtzen ikastea,… bezalako baloreak lantzen dituzte.

MARGOKETA (Lehen Hezkuntzako 2. mailatik aurrera)

Margoketaren teknika desberdinak lantzen dituzte haurrek ekintza honetan.

ANTZERKIA (Lehen Hezkuntzako 2 eta 3. maila)

Espresio dramatikoan hastapenak. Helburu nagusia honako hau da: Haurren espresatzeko gaitasuna bere atal guztietan lantzea, hau da, ahozko espresioa eta gorputz jarrera lantzea. Honetarako ipuinak tresna gisa erabiliko ditugu, euskal ipuinei lehentasuna emanez.

GORPUTZA ASTINDU (Lehen Hezkuntzako 4. mailatik aurrera)

(Aerobik, hip hop, batuka…) Dantza eta kirola nahasten dituen ekintza da, haur koxkorrenentzat egokitua. Koreografiak osatuz.

ATLETISMO (Lehen Hezkuntzako 4. mailatik aurrera)

Kirol honetako modalitate ezberdinetako hastapena, zein dibertigarria izan daiteken eta korrika egitea besterik ez dela ikus dezaten…

ZU ZEUK EGIN (Lehen Hezkuntzako 4. mailatik aurrera)

Bizikleta mantentzea, apalategi bat eraiki… Makina bat konponketa eta jarduera erraza eta praktikoak trebea eta iaioa izan zaitezen. 

TXALAPARTA (Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. maila)

Ekintza honen helburu nagusia txalaparta musika-tresna ezagutzea eta erritmoak heureganatzea izango da. Hala ere, kontuan izanik txalapartak dituen mugak (bi lagunek soilik jo ahal dute aldi berean)  honako ekintzak ere proposatu ditugu ikasturtean zehar: gorputz-perkusioa; musika tresnak birziklatuak sortzea; jolasak musikaren bidez...

BERTSOLARITZA (Lehen Hezkuntzako 4. mailatik aurrera)

Bertso-eskola, bertsogintzaren teknikak irakasteko gune bizia da; giro ludikoan ahozkotasuna lantzea helburu duena. Joko eta ariketen bidez, ikasleek bertsoak egiten ikasten dute, paperean lehenik eta bat-batean inprobisatuz ondoren.

ERAGIN BURUARI (Lehen Hezkuntzako 4. mailatik aurrera)

Logika eta arintasun mentala lantzeko ekintza da. Hau guztia lortzeko ezinbestekoa den arreta eta memoria landuko ditugu. Honetarako, ariketa eta baliabide ugari erabiliko ditugu. Besteak beste, abakoa, esperimentuak, memoria jolasak …

ZIENTZIA DIBERTIGARRIA (Lehen Hezkuntzako 4. mailatik aurrera)

Zientzian oinarritutako esperimentuak eta eskulanak landuko ditugu. Haurrek zientzia beste ikuspegi praktikoago, erakargarriago eta magikoago batetik ikusteko aukera izango dute. Jarduera errazak urratsez urrats landuko dituzte etxean aurkitu daiteken material sinpleak erabiliz.

HERRI KIROLAK (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila)

Modalitate ezberdinen ezaguera eta praktika (haurrei egokituta), eta txapelketetan parte hartzeko aukera. Iaz Nafarroako Txapelketan 2.postua lortu zuten.

BATUKADA (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila)

Ekintza honen helburua perkusioa erritmo desberdinak lantzeaz gain ,Iruñerriko 5. eta 6. mailako gazteen arteko harremanak lantzea izango litzateke. Horretarako ikasturtean zehar batukada topaketaren bat antolatuko genuke. Adin tarte honetako haurren motibazioa eta partaidetza bultzatzea da gure asmoa.

IZENA EMATEKO EPEA: Irailaren 21a arte (astelehena).

PLAZA KOPURUA MUGATUA izango da jarduera guztietan. Kopuru hau izena emateko epearen barruan gainditzen bada, zozketa bat egingo dugu irailaren 22an 10:30ean

EKITALDI BAKOITZEKO KUOTA: 

Astean bi orduko jarduerak: 16,00 €/hilabeteko

Astean ordu eta erdiko jarduerak: 12,00 €/hilabeteko

Astean ordu bateko jarduerak: 8,00€/hilabeteko

Frantsesa (astean bi ordu): 35,00 €/hilabeteko       Robotika:25,00 €/hilabeteko

Garrantzitsua: Guraso Elkarteko kideak ez direnek bikoitza ordainduko dute.

 

Lehenengo txandan bazkaltzen duten ikasleek (H.H.2 - L.H.2.) bigarren txandako iharduerak egingo dituzte eta alderantziz.

Izena ematea eta aldaketak idatziz egin behar dira, bestela ez zaie baliorik emango (justifikatua izan behar da beti).

Taldeen zerrendak ikastolan jarriko ditugu hilabete honetako azken astean.

Honekin batera doazkizuen ordutegia eta jarduerak alda daitezke talderen bat betetzen ez bada edo egokia ikusten badugu.

Guraso Elkarteak jarduerak bertan behera uzteko ahalmena izango du (grebak, festak, …)

Jarduerak urriaren 1ean hasi eta maiatzaren 30ean bukatuko dira.

Abendua 2018

AAAOOLI
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      

< Azaroa | Urtarrila >

loturak