• español
  • euskara
  •  
  • Ir a RSS
  • Disminuir el tamaño de Texto
  • Aumentar el tamaño de Texto

Guraso Elkartea

Guraso Elkartea Sanduzelai Ikastetxe Publikoko guraso talde batek osatzen dugu, gure seme-alaben hezkuntzaz kezkatuta batuak .

Sanduzelai Guraso Elkarteak 279 famili ditu bazkide bezala, ikaslegoaren %99a direlarik.

Euskarak gure seme-alaben bizitzan parte garrantzitsua izatea dugu helburu nagusia bezala, eskola esparruan nahiz eguneroko ihardueretan.

Guraso Elkarteak eskola jantokia kudeatzen du. Ikaslegoaren %77ak erabiltzen du zerbitzu hau .

Ikasturte hasieran eskolaz kanpoko kirol eta jolas-jarduera ezberdinak eskaintzen dira. Jarduera hauek eskola-egutegiarekin bat egiten dute eta gure seme-alabei jolasaren bitartez bere berdinekin elkarreragina izateko aukera ematen diete.

Gabonetako Olentzero eta ikasturte bukaerako festa ere antolatzen ditugu. Azken honetan, institutora joango diren ikasleak agurtzen ditugu.

Ikasturtean zehar, eta noizean behin, baretze jarduerak prestatzen ditugu: zinea, antzezlanak, ikuskizunak, ...

Haur-jardueretaz gain, gurasoentzako euskara ikastaroak eta formakuntza-hitzaldiak antolatzen ditugu.

Sanduzelai auzoko kolektiboa izanik, Kultura koordinakundearen barruan gaude eta Auzoko eguna, Gabonak, Auzoko festak, e.a.ko  prestakuntzan parte hartzen dugu.

Sortzen-Ikasbatuaz-en bitartez, beste guraso elkarteekin harremanetan gaude. Eskola publikoan D ereduan ikasteko eskubidea oinarri bezala  hartuz, Sortzen-eko festan nahiz edozein ekintzan elkarlanean aritzen gara.

Guzti hau bideratzeko hamabostean behin (astelehenetan) elkartzen den Batzorde bat dago. Bertan, gure seme-alabekin zerikusia duen edozein zalantza edo proposamena azal daiteke. Batzordeko partaidetza bolondresekoa da eta elkarteko kide guztiei irekita dago.

Gurekin parte hartzera animatzen zaitugu.

Abendua 2018

AAAOOLI
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      

< Azaroa | Urtarrila >

loturak